Legeak/Leyes bilduma

Euskararen normalizazioa konplexutasun handiko prozesua da, eta hori, neurri batean, bere erritmo desberdinetan ispilatzen da. Justizia-administrazioa eta Zuzenbidearen mundua, oro har, normalizazioa astiroago gauzatuz doan eremu horietakoak dira: alde batetik, arloaren zailtasun linguistiko berezkoengatik, eta, bestetik, arauak eta legeak Euskal Herritik kanpoko instantzietan eginak direlako.

Hori horrela izanik ere, bai autogobernu-lanak eta bai Zuzenbide fakultateen jardun akademikoak premia biziaz eskatzen digute oinarrizko lege-testuak euskarara ekartzea. Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak bat egiten dute konpromiso horretan, eta hortik dator LEGEAK-LEYES bilduma hau, lege testuak euskaraturik eskaintzen dituena.

Hemen dituzu, zure eskura, bilduma honetan argitaratutako testuak.

Botere Judizialaren Lege Organikoa (V. eta VI. liburuak)

Legeak/Leyes Saila 06 (UPV/EHU. Euskara Zerbitzua)

Kontsumoari buruzko Legeak

Legeak/Leyes Saila 05 (UPV/EHU. Euskara Zerbitzua)

Konstituzio Auziegiari Buruzko Lege Organikoa

Legeak/Leyes Saila 04 (UPV/EHU. Euskara Zerbitzua)

Administrazio Auzien Jurisdikzioaren Legea

Legeak/Leyes Saila 03 (UPV/EHU. Euskara Zerbitzua)

Lan Arloko Prozeduraren Legea

Legeak/Leyes Saila 02 (UPV/EHU. Euskara Zerbitzua)

Espainiako Konstituzioa

Legeak/Leyes Saila 01 (UPV/EHU. Euskara Zerbitzua)